Literatura

Imre Kertesz Nobel saridunak idazteari utziko dio

Imre Kertesz idazle hungariarrak utzi egingo dio idazteari, bere obraren ardatza, nazien holokaustoa, amaitutzat eman duelako. Kerteszek 2002an irabazi zuen Literaturako Nobel saria.

berria.info
2012ko azaroaren 14a
13:11
Entzun 00:00:0000:00:00

"Dagoeneko ez dut gehiago idatzi nahi. Holokaustoarekin hain lotuta dagoen obra niretzat amaitu da", arrazoitu du Kerteszek. Idazleak 83 urte ditu, eta Auschwitz eta Buchenwaldeko kontzentrazio eremuetan izan zen preso Bigarren Mundu Gerran. 

Bere liburu bat dago euskaratua: Zoririk ez, Urtzi Urrutikoetxeak itzulia eta Elkar argitaletxeak 2003an argitaratua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.