Musika

Inazio Bastida 'Etxeberritxo' pandero jotzailea hil da

Soinu jotzaile askorekin aritu zen eta Trikiti Txapelketako finalerdietara iritsi zen 1979an, Epelarrerekin batera.

Juan Luis Zabala
2013ko urtarrilaren 24a
14:32
Entzun

Inazio Bastida Uranga Etxeberritxo pandero jotzailea hil da, bihotzekoak jota. Haren aldeko hileta elizkizunak bihar egingo dira, ostiralarekin, 19:00etan, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.

Inazio Bastida Uranga 1943an jaio zen, Azpeitiko Oñatz auzoko Etxeberritxo baserrian. Soinu jotzaile askorekin aritu da panderoa jotzen, bere kasa ikasi ondoren plazetan aritzen gazterik hasi zenez geroztik.

Joakin Errasti Epelarre soinu jotzailearekin batera Euskadiko Trikiti Txapelketako finalerdietara iritsi zen 1979an. Epelarrerekin ez ezik, Astiasaran anaiekin ere maiz aritu zen.

Azken urteetan Xabi Solanorekin ere jo izan du hainbatetan, eta Esne Beltza taldearen Esne Zopak proiektuan parte hartu du.

Panderoa jotzearekin batera alaitasuna eta bizipoza transmititzen zuen beti oholtza gainean Etxeberritxok.   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.