Fermin Muguruzak gaur Twitter bidez iragarri duenez, abenduaren 17an omenaldi bat egingo diote haren anaia Iñigo Muguruzari Bilboko Kafe Antzokian. Iñigo Muguruzaren urtebetetze eguna da hori.
Honako egile hauek hartu dute parte: Barixeku, Pikete Lerroa, Sagarroi + Lurra, Delilrium Tremens, NG Brigada Peligrox, Tenk, Zati Bat (Ezekiel), Paula eta Ane Hiru Leike+ Indidxabak.
Iñigo Muguruza irailaren 5ean hil zen.
Abenduaren 17an, Iñigo Muguruzaren urtebetetze egunean, omenaldia egingo diogu berarekin aritu ginen sortzaile eta musikariok.
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) November 12, 2019
Bilboko @kafeantzokia 20:00
Sarreren salmenta azaroaren 15ean, ostiralean, goizeko 11:00tan hasiko da Kafe Antzokiko webgunean:https://t.co/HJdGOqGARZpic.twitter.com/ZLZ5MTDwh4