Iraia Okina ilustratzailea saritu dute Bratislavan

Iban Basterretxea, Elena Odriozola eta Maite Gurrutxagaren lanak ere ikus daitezke Eslovakiako hirian

Iraia Okina. ANBOTO.
Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iraia Okina ilustratzaileak (Durango, Bizkaia, 1980) Urrezko Plaka irabazi du Bratislavan egiten duten Ilustratzaileen Biurtekoan, Eslovakian, Joxan Ormazabalek idatzitako Ilargia esnatu da (Elkar, 2012) ipuineko ilustrazioengatik. Ilustrazioen erakusketa bat ere zabalik dago egunotan Bratislavan, hilaren 25era bitartean. Erakusketa horretan, hainbat herrialdek beren ilustratzaile ezagunen lanak erakusten dituzte. Eta han daude Euskal Herriko lau ilustratzailerenak: Iban Barrenetxearenak, Elena Odriozolarenak, Maite Gurrutxagarenak eta Iraia Okinarenak berarenak. Guztira, mundu osoko 362 ilustratzaileren 2.344 ilustraziok eta 446 liburuk osatzen dute Bratislavako nazioarteko erakusketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.