Kritika. Haur eta gazte literatura

Irudimena bonba artean

'Alepoko zazpi pediatrak' liburuaren azala.
2025eko abenduaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

'ALEPOKO ZAZPI PEDIATRAK'

Askotan ez dugu izenburua arretaz irakurtzea bezalakorik liburuari neurria hartzeko. Alepoko zazpi pediatrak: lekuan kokatzen gaitu, heroiak garbi izendatuta agertzen zaizkigu (ogibidea eta kopurua), eta badakigu gerraren saminak zeharkatuko duela kontakizuna. Badakigulako, jakin, Siriako hiria dela Alepo, eta Siriak urte asko daramatzala gerraren izurripean.

Azaleko ilustrazioak informazioa eransten dio izenburuari: pediatrak andre-gizonak dira.

Pediatra bakoitzari kapitulu bat eskaintzen zaio; aurretik bi ipuin daude, batak pediatrak aurkezten ditu, besteak gerra. Ostean azken ipuina, epilogo moduko bat. Guztiak oso laburrak direnez —minutuko irakurraldiak—, eta kontatzeko mamia badutenez, idazleek fabulak diruditen kontakizunak eraiki dituzte, artifiziorik gabekoak, edergailuetan nahasi gabekoak. Amaierako hausnarketa urragarria da, aldiko heroi-martiri batena.

Irakurlearen gutxieneko adinari buruz hausnartzean, adi egon behar dugu, testuaren laburtasuna ez delako nahikoa irizpide; aitzitik, erabakigarria da irakurleak emozioak adierazteko gaitasuna izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.