Udabarria Bertsotan

Irune Basagoitik eta Araitz Katarainek irabazi dituzte Udabarria Bertsotan-eko aste honetako saioak

Basagoiti Orozkon nagusitu da eta Katarain, berriz, Balmasedan. Datorren astean jokatuko dira hurrengo saioak, Ermuan eta Basaurin.

Irune Basagoiti atzo, Orozkon jokatutako saioan. BERTSOZALE ELKARTEA
Irune Basagoiti atzo, Orozkon jokatutako saioan. BERTSOZALE ELKARTEA
Beñat Mujika Telleria.
2025eko maiatzaren 16a
08:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Iragan astean hasi zen 2025eko Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Guztira zortzi saio izango ditu; bakoitzean sei bertsolari ariko dira, eta horietatik gutxienez hogeik izango dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatzeko aukera. Bada, atzo jokatu ziren hirugarren eta laugarren saioak Orozkon eta Balmasedan, eta Irune Basagoiti eta Araitz Katarain nagusitu ziren, hurrenez hurren. Gauzak horrela, dagoeneko jokatu dira jokatu beharreko saioen erdiak.

Bi multzotan banatu dituzte saioak —A multzoa eta B multzoa—. Katarain bertsokideen gainetik aritu zen Balmasedan. Guztira 169,5 puntu eskuratu zituen, eta saioa irabazi. Haren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Janire Arrizabalaga Munduate (159 puntu), Aitor Arrutia Azkueta (150,5 puntu), Ixone Asategi Narbaiza (145,5 puntu), Maider Altuna Urbina (141) eta Enara Gallastegi Barrenetxea (139 puntu). Gaiak emateko ardura, berriz, Igor Menika Bengoetxeak izan zuen.

Orozkon jokatu zen B multzoari zegokion saioa, eta Basagoitik irabazi zuen, 185 puntu lortuta. Honela osatu zen sailkapena: Ander Ucelai Aristi (180,5 puntu), Inazio Vidal Gurrutxaga (176,5 puntu), Arkaitz Zipitria Mendizabal (173,5 puntu), Ander Sarriugarte Garcia (170 puntu) eta Ander Aldazabal Olabarri (164,5 puntu). Idoia Anzorandia Kareaga aritu zen gai emaile lanetan.

Helbide honetan aurki daiteke saio guztiak kontuan hartzen dituen sailkapen orokorra.

Beste bi saio datorren astean

Txapelketak ez du etenik izango datorren astean. Ostegunean jokatuko dira hurrengo saioak, Ermuan eta Basaurin (18:30). Lehenengoan, bertsolari hauek arituko dira, Leire Garetxena Larrabek gidatutako saioan: Ana Picallo Perez, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iker Uriarte Urrutia, Izaro Bilbao Arostegi, Jon Martinez Beaskoetxea eta Peio Molinuevo Martin. Basauriko saioan, berriz, beste sei bertsolari arituko dira kantuan: Aitor Esteban Etxebarria, Enare Muniategi Etxabe, Garazi Navarro Ugarteburu, Iker Garitagoitia Astigarraga, Kerman Diaz Franco eta Paule Ixiar Loizaga Legarra. Gai emaile lanetan Igor Menika Bengoetxea ariko da.

Salgai daude jada bi saio horietarako eta gelditzen diren beste bietarako sarrerak: Bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke, 3 euroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.