Musika

Itoizen antologia, lehen diskotik 30 urtera

Taldearen inguruko bilduma osatu du Elkarrek: 18 kantu esanguratsuenak biltzen dituen CDa, eta historia kontatzen duten liburua eta DVDa. Berriro tauletara itzultzeko aukera erabat baztertu dute Itoizko kide izan zirenek.

2008ko urriaren 31
18:18
Entzun
Itoizek arrasto handia utzi du euskal musikan, eta horren erakusle da taldearen inguruko antologia plazaratu duela Elkarrek, lehen diskoaren 30. urteurrena betetzear denean (Xoxoa, 1978ko abendua).

Zehazki, taldearen 18 kantu esanguratsuenak biltzen dituen CDak, eta haren historia kontatzen duten liburu eta DVDak osatzen duten Itoiz: Antologia (1978-1988). Liburuak taldearen historia zehatz-mehatz kontatzen du, baina berritasunik handiena DVDa da, Itoizen "historia emozionala" plazaratzen baitu protagonisten ahotik. Taldearen bideoklipak eta zuzenean grabatutako hainbat kantu ere badakartza.

Itoizen azken taldeko lau kideek parte hartu dute aurkezpenean, hau da, Juan Carlos Perezek, Jose Garate Foisis-ek, Antxon Fernandezek eta Jimmy Arrabitek. Erabat baztertu dute berriro tauletara itzultzea, musikaren ikuspuntutik ekarpenik egiteko aukerarik ez baitute ikusten: "Ez genuke ezer berririk eskainiko, urdindutako ileak eta urteak izan ezik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.