Itzulpengintzari buruzko mahai-ingurua, bihar
LITERATURA. Itzulpengintzaren nazioarteko egunaren harira, Literatura Unibertsala itzulpen bildumaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak. Iratxe Retolaza, Xabier Olarra eta Lurdes Otaegi ariko dira hizlari, Gotzon Egia EIZIEko kideak gidatuta. Bihar izango da mahai-ingurua, Donostiako liburutegiko San Jeronimo kaleko aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu