Espainiako Gerran Mutrikun Saturrarango presondegian emakumeek pairatutako ankerkerian oinarrituta dago Izarren argia Mikel Rueda zuzendari bilbotarraren lehenengo luzemetraia. Faxistek 1.500 emakume inguru izan zituzten preso han, 1938tik 1944ra arte. Oso baldintza gogorretan bizi ziren, eta haietako batzuei seme-alabak bahitu zizkieten.
Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten filma Zabaltegi sailaren barruan, eta bihartik aurrera ikusgai egongo da Euskal Herriko zinemetan. Filmaren zuzendaria, produktorea eta bi aktore nagusiak Bilboko Capitol zinema aretoetan izan dira gaur lana aurkezten, eta han izan da BERRIA Telebista.
Filman, besteak beste, Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola eta Estibalitz Gabilondo aktoreek hartzen dute parte.
Baleuko etxeak ekoitzi du pelikula eta Azpeitian, Hondarribian eta Artikutzan egin zituzten grabazio lanak.
zinema
'Izarren argia', Saturrarango emakumeen istorio lazgarria
Mutrikuko emakumeen presondegian gertatutakoan oinarritzen da Mikel Rueda zuzendariaren filma. Bihar estreinatuko dute Euskal Herrian. Gaurko aurkezpenean izan da BerriaTB.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu