JAKINGARRIAK

2022ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
13.000 bertsozalek beteko dute gaur Iruñeko Nafarroa Arena. 09:00etan zabalduko dituzte ateak, eta ezingo da sartu objektu puntadunik, kristalik, latarik, alkoholik eta sugarririk. Sadar estadioa kontsignarako gunea izango da 08:00etatik 13:30era.

Goizeko saioak 11:00etatik 14:30era iraungo du. Pabiloia hustu egingo da, eta 16:00etan berriro irekiko dira ateak, 17:00etan saioari berriz ekiteko. 20:30ak inguruan amaituko da. Orduan hasiko da sari ematea.

Finalistak
Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi.

Lanak
Goizean: Binaka, hiruna bertso zortziko handian; binaka, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, hiruna bertso sei puntuko motzean eta ganbarako lana: banaka hiru bertso nahi duten doinu eta neurrian.
Arratsaldean: Binaka, hiruna bertso hamarreko txikian; binaka, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte; etabanaka, gaia emanda,hiru bertso nahi duten doinu eta neurrian.
Buruz burukoa: Binaka, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan; binaka, hiruna bertso zortziko txikian; eta ganbarako lana: hitza emanda bertso bat bederatziko txikian, eta, gaia emanda, hiru bertso nahi duten doinu eta neurrian.

BERRIAren jarraipena
BERRIAren webgunean zuzenean ikusi ahal izango da finala, eta sare sozialen bidez ere emango du haren berri. Final osteko prentsaurrekoarekin amaituko du kontakizuna. Asteartean, hamabi orrialdeko gehigarri bat argitaratuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.