Eusko Jaurlaritzak berriro garbi utzi du ez dagoela Urdaibaiko Guggenheim museoa egitearen alde. Izan ere, Bizkaiko eskualde hura "biziberritzeko" 132 milioi euro inbertitzeko proposamena egin du, baina sosik ez luke jarriko museoaren egitasmoan.
132 milioi euro horietatik gehienak Jaurlaritzak ipiniko lituzke, gaur Manu Salinero Lehendakaritzako idazkari nagusiak, Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Pilar Unzalu Ingurumenekoak esan dutenez.
Urgellen arabera, Urdaibain Guggenheim egitea ez da beharrezkoa, Bilbon bat badagoelako, eta eskualdeko proiektuaren kostua 133 milioi eurokoa litzateke. Horretaz gain, eraikinaren mantenu kostua urtero 4,3 miloi eurokoa litzateke, hark esan duenez. "Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kultur proiektua behin betiko hipotekatuko genuke", adierazi du Urgellek.
Aldundia egitasmoaren alde dago, eta Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak adierazi du Jaurlaritzaren asmo bakarra hari aurka egitea dela.
kulTURA
Jaurlaritzak 132 milioi euro inbertitu nahi ditu Urdaibain, baina batere ez hango Guggenheimen
"Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Aldundiaren kultur proiektua behin betiko hipotekatuko genuke museoaren egitasmoarekin", adierazi du Urgell Kultura sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu