Javier Colina eta The Cuban Jazz Syndicate Getxo Jazzen

Jaialdiaren 44. aldia ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitarte egingo dute, Muxikebarrin eta Biotz Alai plazan.

Javier Colina, Silvia Perez Cruz abeslariarekin, 2019an. JUANJO MARTIN / EFE.
2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun
MUSIKA. Izen handiko artistak izango dira Getxo Jazz jaialdiaren 44.aldian. Javier Colina kontrabaxu jotzaile iruindarrak irekiko du jaialdia, laukotean Europako ezagunenetako bat da.

Hurrengo egunean, The Cuban Jazz Syndicate boskote kubatarrak joko du. Portugalgo jazzaren bi izen handi ere egongo dira: Maria Joao eta Carlos Bica, laukotean. 1980ko hamarkadan hasi zen bien arteko lankidetza, eta, urteetako eten baten ostean, berriz elkartu dira.

Chano Dominguezek eta Martiriok Ignacio Villa Bola de Nieve pianista kubatarra omenduko dute beren emanaldian.

Carles Benaventek, Tino di Geraldok eta Jorge Pardok osatutako hirukoteak itxiko du Getxo Jazz. Ibilbide luzeko hiru musikari dira, eta NiƱo Josele gitarristarekin batera emango dute kontzertua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.