Javier Manzanos izango da Uharteko Arte Zentroko zuzendaria

Nafarroako artistak laguntzea eta babestea izango da haren proiektuaren ardatz nagusietariko bat

Inigo Astiz
Iruñea
2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Uharteko Udalaren ekimenez eraiki zen Uharteko Arte Garaikideko Zentroa (Nafarroa). 2007an inauguratu eta berehala, ordea, udalari gastuei aurre egitea ezinezko zitzaiola eta, Nafarroako Gobernuari eskatu zion haren kargu egin zedin. 2009an hartu zuen bere gain haren ardura Kultura Sailak. Aurrekontu Orokorretan sail bat onartu zen, eta 2010ean sortutako patronatu batek zuzendu du ordutik. Zentrorako zuzendaria eta proiektua hautatzeko prozesua hasi zuen iaz patronatuak, eta Javier Manzanos hautatu dute zuzendari, beste 26 hautagairen artetik.

Artearen Historiako lizentziaduna da Manzanos, eta Iruñeko Udalean eta Nafarroako Gobernuan aritu da lanean. Udalaren aretoen erakusketen arduraduna izan da, besteak beste, eta Oteizari buruzko erakusketa bat ere egin zuen Oteiza museoan. Hark prestatu zuen, gainera, zuzendaritza hautatzeko lehiaketarako Uharteko Zentroari buruzko testua, patronatuko kideen laguntzaz.

Hiru dira hurrengo urteetarako Manzanosek aurkezturikoproiektuaren ardatzak. Nafarroako artistak laguntzea eta babestea, arlo didaktikoaren bidez publikoarekiko harremana areagotzea, eta beste arte garaikideari eskainitako zentroekin harremana handitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.