Kritika-Musika

Jeb Loy Nichols

JEB LOY NICHOLS  'The Music Maker'
Andoni Tolosa.
2025eko abenduaren 7a
04:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

JEB LOY NICHOLS

'The Music Maker'
Diskoetxea: 

Be With Records.

Jeb Loy Nichols da, ziurrenik, country musikarien artean heterodoxoena, eta etengabe erakutsi du, bai Fellow Travellers taldearekin, bai bere bakarkako ibilbide luzearekin. Hori dakar countrya adina musika beltzak maitatzea: soula, funka, reggaea, duba... Bilduma disko bikoitz honetan, haren bakarkako ibilbideko 21 harribitxi bildu dituzte, hasierako aleetatik azkenaldiko kantu argitaratugabeetara doazenak. Galdutako klasiko arraro eta pieza bitxiz betetako lan jostagarria da, non nagusitzen den Galesen bizi den Wyomingo kantariaren alderik beltzena. Aurreritziak alde batera utzi eta gozatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.