Kritika. Musika

Jeff Tweedy

Jeff Tweedyren 'Starship Casual Orbit Two' diskoa
Jeff Tweedyren 'Starship Casual Orbit Two' diskoa
Andoni Tolosa.
2024ko irailaren 15a
05:15
Entzun 00:00:0000:00:00

JEFF TWEEDY

'Starship Casual Orbit Two'
Diskoetxea: Dbpm Records.

Disko bitxia da hau, ez bakarrik Jeff Tweedy jaunaren bitxikeria, demo eta zenbait bertsio ezezagun biltzen dituelako, baita denak bakarka eta gitarra akustikoaren laguntza soilarekin interpretatuak daudelako ere. Gainera, disko honek ez die ohiko banaketa eta zabalkuntza bideei jarraituko: opari bat da musikari iparramerikarraren Starship Casual blogaren harpideentzat. Bigarren alea du, eta 22 kantu hauek Tweedyren alderik kantautoreena erakusten dute. Alde horretatik, ez da kokatu behar musikari hiperaktiboaren bigarren mailako lanen artean: zuzena, gordina eta zintzoa baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.