Jesus Maria Ugalde izendatu dute Jakiunde akademiaren presidente

Pedro Miguel Etxenike fisikariak kargua utzi du bost urteren ondoren, eta ohorezko presidente aukeratu dute

Pedro Miguel Etxenike eta Jesus M. Ugalde Jakiunde akademiaren bileran, atzo. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Ane Urrutikoetxea.
Donostia
2012ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jesus M. Ugalde (Bergara, 1957) Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika eta Kimika fakultateko katedraduna izendatu dute Jakiunde zientzia, arte eta letren akademiako presidente. Pedro Miguel Etxenike fisikariaren postua hartu du Ugaldek, lehenengoak bost urtez akademiaren zuzendaritzan ibili ondoren. Etxenikeren arabera, Jakiunderen presidentetza beste baten eskuetan usteko garaia iritsi da, eta Ugalde «ia aho batez» aukeratu dutela aipatu du. Dena den, Etxenike ez da akademiatik asko aldenduko, ohorezko presidente izendatu baitute. Ugaldek adierazi du Etxenikeren pausoak jarraituko dituela: «Akademia honek bost urte besterik ez ditu, eta halako erakundeek mantso egiten dute lan. Egituraketa prozesua amaitu dugu, eta orain zabaltzeari eta geure burua ezagun eta prestigiodun bihurtzeari ekingo diogu».

Presidentearekin batera, presidenteorde izendatu dituzte Javier Etxeberria filosofia katedraduna eta Javier Tejada fisika katedraduna.

Bestalde, akademiak hamabi kide berri izendatu ditu: Andres Arizkorreta (Ekonomia), Maria Isabel Arriortua (Kristalografia eta Mineralogia), Agustin Azkarate (Arkeologia), Jose Manuel Castells (Zuzenbidea). Enrique Etxeburua (Psikologia), Juan Pablo Fusi (Historia), Maria Sonia Gaztanbide (Medikuntza eta Kirurgia), Joaquin Gorrotxategi (Hizkuntzalaritza), Jose Guimon (Psikiatria), Felix Marti (Neurologia, Juan ignacio Perez (Biologia) eta Juan Jose Zarraz (Neurologia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.