Joanna
'Hello Flower'
Diskoetxea: New Feelings.
Manchester hiria Erresuma Batuko pop psikodelikoaren erreinua bilakatu zen 80ko urteen amaieran, batez ere Stone Roses eta Happy Mondays taldeek lortutako arrakastaren ondorioz. Eszena horri Madchester deitu zioten kritikariek eta zaleek, eta, era berean, Joanna eszena horretako «diskorik gabeko banda ezagunena» izan zen. Bada, 35 urtez ganbara batean abandonatuta egon eta gero, Joannaren argitaratu gabeko disko misteriotsu bat azaldu da, eta hemen dugu, entzungarri eta gozagarri. Sasoiko usain hedonista haizatzen du, eta bai, bere kide ospetsuen pareko taldea izan zitekeen. Adiktiboa.