Musika

Joey Jordison hil da, Slipknot taldeko bateria jotzaile ohia

Atzo hil zen, 46 urte zituela. Rob Zombie, Metallica eta Ministry taldeekin ere egin zuen lan Jordisonek.

Joey Jordison bateria jotzailea. STEVE C. MITCHELL, EFE
Oihane Puertas ONA
2021eko uztailaren 28a
18:33
Entzun

Atzo hil zen Joey Jordison Slipknot taldeko bateria jotzaile ohia, 46 urte zituela. 1995ean sortu zuen musika taldea, Shawn Crahan eta Paul Gray perkusionistekin batera. Guztira bost disko kaleratu ditu Spliknotek, eta 20 milioi disko baino gehiago saldu mundu osoan.

Jordison 2013. urtera arte egon zen taldean, eta, handik urte batzuetara, 2016an, azaldu zuen zergatik utzi zuen: zeharkako mielitisa diagnostikatu zioten. Musikariak beste talde batzuekin ere egin zuen lan, hala nola Rob Zombie, Metallica eta Ministry taldeekin.

Jordisonen familiak adierazi du «bakean» hil dela, eta haren heriotzak «atsekabe deskribaezina» eragin diela. Slipknoteko taldekideek irudi beltzak partekatu dituzte beren sare sozialetan, musikariaren heriotzagatik. Corey Taylor Slipknot taldeko abeslariak, esaterako, Twitterren zabaldu du honako irudi hau.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.