Jorge Luis Borgesen argitaratu gabeko lau hitzaldiren audioak aurkitu dituzte

2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Erlea-ren zenbaki berriaren aurkezpenak beste albiste bat ere ekarri du argitara. Bernardo Atxagak aditzera eman duenez, Jorge Luis Borgesek 1965ean emaniko lau hitzaldiren audioak eskuratu dituzte. «Altxor baten» gisa definitu du aurkikuntza, eta, «Jaungoikoak arrazoia kendu ezean», erabat argitaratu gabeak direla ziurtatu du. Hasiera batean burutazioa izan zuten Borgesek bere idatzietan euskaldunekiko adierazitako mespretxua «mendekatzeko», baina adierazi du ez dutela hala egingo. Halere, Borges bera euskal kulturaren «antipodetan» kokatu du Atxagak, eta «justizia poetikotzat» eta «paradoxatzat» jo du audiook beraien eskuetara iritsi izana.

Aldizkariko lehendabiziko artikuluan bertan kontatzen du Atxagak nola dokumentuok bere eskuetara iritsi ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.