Literatura

Jose Antonio Retolaza komikigile aitzindaria hil da

Kili-Kili pertsonaia eta izen bereko aldizkaria sortu zituen 1966an, euskaltzaletasunak bultzatuta.

Retolaza. EUSKALTZAINDIA
Juan Luis Zabala
2014ko martxoaren 12a
19:46
Entzun

Jose Antonio Retolaza euskal komikigile aitzindaria hil da. Euskararen aldeko ekintzaile senak Kili-Kili pertsonaia eta izen bereko aldizkaria sortzera bultzatu zuen, eta biak oso ezagun egin ziren 1960 eta 1970eko hamarkadetan Bizkaiko ikastoletan. Lehenengoz 1966an argitaratu zuen Kili-Kili aldizkaria, Kili-Kili pertsonaia ere aurkeztuz, ezkutuan ateratako aldian aldiko argitarapen moduan. 

Horretaz gain, Iparragirre. Bizitza. 1820-1881 biografia argitarau zuen 1967an (S. Anton Katekesia); eta haur eta gazteentzako hainbat ipuin ere sortu zituen hiru liburutan: Ipuiñak (S. Anton katekesia, 1967), Arrotz ipuinak 2 (Kili Kili, 1987) eta Arrotz ipuinak 3 (Kili Kili-Euskarazaleak).

84 urte zituen Jose Antonio Retolazak. Bilbon jaio zen, 1929eko ekainean. Gasteizen egin zituen apaiz ikasketak, Bilbon merkataritzakoak eta Madrilen psikologia eta pedagogiakoak.

Asier Astigarrak Jose Antonio Retolazaren biografia idatzi zuen Bidegileak bildumaren 33. zenbakian (Eusko Jaurlaritza, 2003).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.