Jose Carreras tenorra Arriagan izango da

2014ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OPERA. Verdiren lanetan aditu, Pavarotti eta Placido Domingorekin batera Hiru tenorrak hirukoteko kide, izen handia da Jose Carreras tenorrarena operan. Apirilaren 26an eta 29an eta maiatzaren 2an Bilbon izango da, Arriaga antzokian. El juez opera estreinatuko dute orduan. Hori izango da ekainera arteko egitarauko ekitaldi nagusia, baina Benito Lertxundi ere arituko da antzokian (urtarrilaren 19an), eta baita Biarritz Balleta, Atxaga eta Amets Arzallus ere, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.