Zuzeu.com atariak Marie Darrieussecqek Joseba Sarrionandiari urtarrilean egindako elkarrizketa osorik argitaratu du euskaraz. Darrieussecquek Les Inrockuptibles aldizkarian argitaratu zuen moldaketa, eta osorik jaso du orain Zuzeu.comek, egilearen baimenarekin. ETAk su-etena eman aurretik eginda dago elkarrizketa.
Elkarrizketan Sarrionandia militantziaz mintzo da, eta euskaldun izatea zer den galdetuta hau erantzuten du: "Bada esaten duenik euskalduna izateagatik ezberdina zarela. Alderantziz adieraztea arrazoizkoagoa dela uste dut: euskaldun izateak besteak bezalako egiten zaitu. Euskaldun izateak ez du arazorik adierazten, ez eta ezer berezirik ere. Arazoa hasten da modu batera edo bestera eragotzi edo euskaldun izatea mugatzen dizutenean. Niretzat, eta baita beste euskaldun askorentzat ere, derrigorrez espainiar izatea traumatikoa izan da eta horren aurka errebelatu gara".