MUSIKA

Joseba Tapiak 'Besamotzak' diskoa kaleratu du

Bakarkako diskoetako 11 kantu hautatu eta berrinterpretatu ditu gitarra elektrikoarekin. Gaztelupeko Hotsak etxeak ekoitzi du lana.

Joseba Tapia, 'Besamotzak' diskoaren aurkezpenean. BERRIA
Maialen Unanue
2017ko azaroaren 8a
15:11
Entzun

Ofizioa eta plazera da musika Joseba Tapiarentzat. Bere diskografia luzeari beste lan bat gehitu dio gaur: Joseba Tapia eta Besamotzak. Duela urtebete, talde bat osatu zuen zuzeneko bira bat egiteko: bakarkako diskoetako zenbait kantu hartu, eta gitarra elektrikoarekin "ahaire berriz jantzi" zituen. Kantu horiek dira orain diskoan bildu dituenak. Ia bere lan guztietako aleak badaude ere, kantu gehienak Real Politik (Zakurraren biolina, 2006) diskotik hartuak dira.

Jose Luis eta Usoa Zumeta artisten estudioan aurkeztu du lan berria Tapiak, lagunez inguraturik. Iker Uriarte (bateria), Iñigo Telletxea (baxua) eta Dani Narbarte (eskusoinua) musikariekin osatu du taldea. Diskoan, ordea, baten batzuk gehiago dira parte hartu dutenak: Maider Ansa (koroak), Andoni Tolosa Morau, Txuma Murugarren eta Beñardo Goietxe (koroak) eta Jexux Aranburu (organoa).

[vimeo]https://vimeo.com/188159870[/vimeo]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.