Joxan Ormazabal lagunartean omenduko du gaur Elkarrek, Tolosan

Topic zentroan egingo dute ekitaldia, eta idazlearen inguruko hainbat sortzailek hartuko dute parte

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joxan Ormazabal zenari omenaldia egingo diote Elkar argitaletxeko lagunek. Duela urtebete eskas zendu zen idazlea, eta lagunarteko ekitaldi baten bitartez ekarriko dute gogora, gaur, Tolosako Topic txotxongilo zentroan(Gipuzkoa), 17:30etik aurrera.

Bereziki haur literaturan nabarmendu zen Ormazabal, eta lan oparoa utzi zuen idatzita. Harenak dira, beste askoren artean, Maripertxenta, Esaera zaharrak eta txiste berriak eta Pernando Amezketarra lan ezagunak, 90eko hamarkadan Elkarrek argitaratutakoak denak ere.

Idazle, marrazkilari, trikitilari, haur kantari, bertsolari eta hainbat eragiletako kideak bilduko dira Tolosan. Ekitaldi irekia izango da, eta parte hartzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.