Joxean Agirrek irabazi du Augustin Zubikarai beka. Bederatzi lan aurkeztu dira deialdira, eta Agirreren Zweifrauen proiektua aukeratu du epaimahaiak horien artean. Datorren urtean argitaratuko da eleberria, Agirrek urtebete izango baitu lana bukatzeko.
Eleberriak literatura eta bikote bizitza hartuko ditu gai nagusitzat. Lau parte edo «imitazio» izango ditu, Agirreren beraren hitzetan, zati bakoitzean idazle baten eragina sumatuko baita: Bertrand Moranerena lehenean, Fiodor Dostoievskirena bigarrenean, Robert Walser eta Mario Levrerorena hirugarren partean eta Max Frischena azkenekoan.
Proiektuaren «interesa eta balio intelektuala» nabarmendu ditu Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak, baita aurkeztutako laginaren idazkera ere, «malgu eta sugerikorra, umorea eta sentsualtasuna uztartzen dituena».
Zenbait eleberri idatzi ditu Agirrek, azkena orain bi urte kaleratutako La lutte finale.
Joxean Agirre idazle eta kazetariak irabazi du Zubikarai beka
Lau zatitan banatuta, lanak bikote bizitza eta literatura izango ditu gai nagusi, eta datorren urtean argitaratuko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu