Joxemiel Bidador Gonzalez (Iruñea, 1970) idazle, ikertzaile, filologo eta historialaria hil da gaur, ostiralean buruko isuria izan ondotik.
Euskal Idazleen Elkarteko kidea zen -idazkaria izan zen duela urte batzuk-. Haren liburuak: Sakanako euskal idazleen antologia (1999), Jose Agerre, argitaratu poemen antologia (2000), Euskara Iruñeko kazetaritzan: testu antologia (2003), Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra (2004), Dantzaren erreforma Euskal Herrian (2006), Alexander Tapia Perurena, Iruñeko olerkaira: 10 urte (2008).
Maiz idatzi zuen hedabideetan. Besteak beste, Egunkaria-n -Nafarkaria asteroko gehigarrian, Klasiko bitxiak, arront klasiko atalean- eta BERRIAn. Euskalerria Irratiko kolaboratzailea izan zen, halaber -irratiaren Larreko Saria jaso zuen 2007an-.
Literatur sari ugaritan epaimahaikide izan zen.
kultuRA
Joxemiel Bidador idazle eta ikertzailea hil da
Buruko isuria izan zuen ostiralean eta gaur zendu da. 1970ekoa zen, Iruñekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu