Kultura

Juan Carlos Egillor margolari eta ilustratzailea hil da

Atzo hil zen, Madrilen, 63 urte zituela. Besteak beste 'Euskadi Sioux' aldizkarirako, Oskorriren eta Ruper Ordorikaren diskoetako azaletarako eta Bernardo Atxagaren haur literaturako hainbat liburutarako egin zituen lanak.

2011ko martxoaren 23a
13:29
Entzun

Juan Carlos Egillor margolari, marrazkilari eta ilustratzailea atzo hil zen Madrilen, 63 urte zituela. Donostian jaio zen, baina Bilbon eta Madrilen bizi izan zen batik bat. Gaztetatik  kazetaritza ikasketak utzi eta margotzen hasi zen. Besteak beste, El Correo Español eta Egin egunkarietan argitaratu zituen Mari Aguirre pertsonaiaren komiki tirak. 

Bilboko Aste Nagusiaren lehen kartela egin zuen, 1978an eta 1979an, eta Zinebi Bilboko zinema jaialdik kartelak ere berak egin zituen 1978an eta 2008an. Euskadi Sioux aldizkarian ere argitaratu zituen bere lanak. Oskorri eta Ruper Ordorikaren diskoetako azalak egin zituen, eta Bernardo Atxagaren haur literaturako hainbat liburutan ere egin zuen lan.

1980ko hamarkadan bideo-artearekiko interesa agertu zuen, eta New Yorken ikasi zuen. Bilbao es la Muerte lana da mota horretako bere lehenengoa. Menina bere lana Madrilgo Reina Sofia museoan izan zen ikusgai. Parisko Pompidou museoan ere izan ziren bere lanak 1990ean. TVE Espainiako telebistan kolaboratu zuen, eta azken urteetan Second Life-en aritzen zen.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.