Literatura

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete poesia saria

Azken urte luzeetan idatzitako poemak biltzen ditu 'Hemen' izeneko lanak. Sarituak Jose Ramon Andaren eskultura bat eta 12.000 euro jasoko ditu saritzat. Lana argitaratu egingo da poesian espezializaturiko argitaletxe batean.

Juanjo Olasagarre idazlea, gaur, Xabier Lete saria jaso berri. ANDONI CANELLADA, FOKU
gorka erostarbe leunda
2018ko apirilaren 10a
12:34
Entzun

"Gizon egin baten bizitzaren pusketatik sortzen den hausnarketa liriko eta aldi berean petrala eskaintzen du Juanjo Olasagarreren lanak", Xabier Lete poesia sariketako epaimahaiak adierazi duenez. "Poema bilduma askotarikoa da formen, irudien eta gaien ikuspegitik. Urbanotasuna, naturarekiko atxikimendu mikatza, norberarekiko arroztasuna, maitasuna, ez-maitasuna, bulkada homoerotikoak, hausnarketa filosofikoak..." Ildo asko ditu liburuak, epaimahaiaren aburuz, eta "aberatsa da egituran nahiz poetaren ahots bakar baina sendoan".

Xabier Lete poesia sariketaren laugarren ediziora 31 lan aurkeztu dira, orain arteko kopururik handiena, beraz. Iazko edizioan, 19 aurkeztu ziren. Lan horien artean hiru iritsi dira finalera. Lehian aritu diren "beste bi poema liburu interesgarri" ere azpimarratu nahi izan ditu epai-mahaiak: Hegodun poemak eta Urtaroak eta zeinuak. Bi horien egileen izenak ez dituzte jakinarazi, soilik irabazle hautatuaren izena darama estalki irekitzen baitu epaimahaiak.

Aurreko hiru edizioetan Karlos Linazasorok, Luis Gardek eta Asier Serranok jaso zuten saria.

Juanjo Olasagarre (Arbizu, NAfarroa, 1963) idazlea eta literaturako irakaslea da bigarren hezkuntzan. Puskak biziz (2000, EEf-susa) zen orain artean idatzitako azken peoma liburua. 18 urte joan dira geroztik. Iaz Poz aldrebesa (2017, Susa) nobela argitaratu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.