Jon Santxez Bilboko Udaleko kultura zinegotziaren eskutik jaso du saria Gabiriak. Idazle gazteak adierazi du, sariak "ilusioa" egin diola, nahiz eta "sarietan ez sinistu". Duela bost urte ere sari hau jaso zuen Julen Gabiriak.
Saribanaketaren ondoren, Txani Rodrigez, Edorta Jimenez eta Jasone Osorok euren azken lanak aurkeztu dituzte. San Ferminway da Edorta Jimenezek gaur aurkeztu duen lana. Idazleak adierazi duenez, "Hemingayren biografia bat da eta Bilborekin zuen harremana ere azaltzen da bertan".
Txani Rodrigezek El corazón de los aviones (Hegazkinen bihotza) bere lehen argitalpena aurkeztu du. Rodrigezen liburua 30 ataletan banatua dago eta idazlearen hitzetan, lan hau "herriarentzat eta bertako jendearentzat omenaldi batda, nahiz eta ez duen gaur egungo landaguneetako errealitatearekin zerikusirik".
Jaso Osoro idazle eta kazetari elgoibartarrak Jara bikiak eta bikoteak aurkeztu du."13 eta 14 urteko gaztetxoek dituzten arazo eta gatazkak jaso" ditu Osorok, Jara protagonistatzat duen bigarren liburu horretan.
bilboko liburu azoka