azken ORDUKOA

Julio Sotok irabazi du Nafarroako txapela

759 puntu lortu ditu. Xabier Silveirak, 754,5. Iruñean jokatu dute Nafarroako Txapelketako finala, Labriten. Bi haiek heldu dira buruz burukora. Beste finalistak Jon Barberena, Estitxu Arozena, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros izan dira.

2011ko apirilaren 9a
21:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Julio Soto (Gorriti, 1987) izan zen iazko txapelduna. Lesakan jokatu zuten finala.

Xabier Silveirak (Lesaka, 1975) sei txapel ditu irabaziak: 1997, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2009koak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.