Telefono kabina batetik irten ezinda geratzen zen gizonari buruzko film klaustrofobikoak ireki zizkion Antonio Mercerori (Lasarte, Gipuzkoa, 1936) zinemazale askoren arretaren ateak, baina La cabina (1972) baino lehenago bereganatuzuen Donostiako Zinemaldiko epaimahaikoen arreta,1962an, Lección de arte, laburragatik. La cabina-ri esker, berriz, AEBetako Emmy, Milango Marconi eta Monte-carloko Nazioarteko Kritika sariak lortu zituen. Ordurako, Espainiako telebista publikoan lanean hasita zegoen.
Film luzeetara egin zuen jauzi kabinatik kanpoko lehen urteetan. 1970eko hamarkadan filmatu zituen, besteak beste, Manchas de sangre en un coche nuevo (1976), La guerra de papá (1978) eta La noche del licenciado (1979). Buenas noches, señor monstruo, berriz, 1982an estreinatu zuen. Planta Cuarta-rekin (2003), Montrealgo zuzendaririk onenaren saria jaso zuen. ¿Y tú quién eres? (2007) da egin zuen azken filma. Alzheimerren gaitzari buruzkoa da. Gaitz horrexek erasan zion, 2009an.
Zinematik kanpo ere, arrakasta handia lortu zuen Mercerok Espainiako hainbat telebista katerentzategindako telesailen bitartez.
Atzo hil zen, Madrilen. Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi duenez, Antonio Mercero Museo Birtuala abiaraziko dute laster, haren lana ezagutarazteko.
HILBERRIA. Antonio Mercero
Kabinatik irten zen zuzendaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu