Kanarietako Gobernuak uste du Tindayan obra egiteko ez dela oztoporik izango

Agentziak
2011ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Domingo Berriel Kanaria Uharteetako Ingurumen kontseilariak adierazi du kontu ekonomikoengatik zabalik dauden auzibideek ez dutela eragingo Tindaya mendian egitekoa den Eduardo Txillidaren obraren eraikuntzan. Haren hitzetan, «nahikoa argudio juridiko eta tekniko» ditu Kanarietako Gobernuak proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Proiektuaren bideragarritasun azterketa bat egin zezan, 11,7 milioi euro jaso zituen Necso y Fomento de Construcciones y Contratas enpresak, baina inoiz ez zuen egin. Dirua itzul dezan, helegitea jarri du gobernuak Las Palmasko auzitegian.

Fuerteventurako irlan Txillidak amestutako egitasmoa abian jartzeko hitzarmena sinatu dute asteon haren familiak eta Kanarietako gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.