Itzulpenen arloan Karlos Zabalaren Parisen sabela (Alberdania-Elkar) saritu du Literaturako Euskadi Sarietako epaimahaiak, hots, Emile Zola (1840-1902) idazle frantziar handiaren La ventre de Paris-en euskararako itzulpenak.
Gaztelerazko literaturaren alorrean, berriz, Ramiro Pinillaren Verdes valles, colinas rojas (Haran berdeak, muino gorriak) (Tusquets argitaletxea) saritu dute.
Literatura
Karlos Zabalari eman diote itzulpen arloko Euskadi Saria, eta Ramiro Pinillari gaztelerazko literaturakoa
Karlos Zabalak (Irun, 1963) jaso du aurten Euskadi Sarietako itzulpen arloko saria, Emile Zolaren =i La ventre de Paris =i euskaraz jartzeagatik. =i Parisen sabela =i izenburuarekin plazaratu zuen Zabalak lan hori, Alberdania eta Elkar argitaletxeekin, Literatura Unibertsala bilduman. Gaztelerazko literaturako Euskadi Saria, berriz, Ramiro Pinillarentzat (Bilbo, 1923) izan da, =i Verdes valles, colinas rojas (Haran berdeak, muino gorriak)=i nobelagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu