KRITIKA. Musika

Karma

2024ko martxoaren 10a
05:00
Entzun

'Odolean dena'

Lapurdi eta Nafarroa Behereko hirukote hau 2022an sortu zen, eta iaz atera zuen lehen EPa. Gitarren garrantzia erabatekoa da hemen, eta, lantzen duten rocka bulartsua den arren, soinu gaurkotua dutela ere begi-bistakoa da. Hori guztia Gogoratu eta Orbela abestietan nabaritzen da, baina Sotina-rekin egiten duten jauzi kontzeptuala garrantzitsua da oso, giro flotatzaile eta ia psikodeliko horrek gorputz handia baitauka. Q.O.T.S.A.-ren itzala ere apur bat nabaritzen da bost kantuotan, baina Stonerrak abiada hartzen duenean garaiezina da, eta, hori frogatzeko, Zilborarren ingurua entzun beharko genuke segidan. Soinua benetan lodia eta sinesgarria da, baita Miraila indartsuan ere. Estudioan lortutako ekoizpen garbi eta osatuak hirukotearen berezko boterea asko anplifikatzen du, gainera.

KARMA taldearen diskoa
KARMA taldearen diskoa

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.