Kritika. Musika

Karma

high 33764 34 TWITER maketa
2025eko maiatzaren 4a
04:25
Entzun 00:00:0000:00:00

KARMA

'Duintasunez'
Argitalpena: Egilea editore.

Eboluzio sakona nabaritzen da Karmak atera zuen lehen grabazioaren aldean; abiadura biziko kanta gutxi daude hemen, eta orokorrean aurrekoak baino askoz ere stoner gutxiago dauka diskoak. Heldutasun handia lortu dute denbora gutxian, eta orain arteko jarraitzaileok kaña pixka bat handiagoa faltan sumatzen dugun arren, zale berriak egingo dituztela uste dugu. Berri Txarrak-en aire bat daukate Zepo bakarra melodikoak eta Eta oharkabean biziki gogorrak. Ondoren, sorpresa dezente dauzkagu zain: Plastikozko oasian sofistikatu eta neurri batean poperoa, zuhurtziaz eraikitako Itzala bezain aske (amaiera instrumentalak gogortasun pixka bat ematen dion arren)... Ezusteko gehiago: Eskean Kristöko Pello Artaberen kolaborazio sutsua (Asetzen ez dena gozagarrian), Burutik eskuetara-ren gitarra punteoak eta garapen instrumental baliotsua edota Zoin Muga-ren gitarra mardulak. Kontraste joko horretan nortasun berri bat sortu dute, melodikoagoa eta landuagoa, nahiz eta lehen EPko dohain zenbaitek hor jarraitzen duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.