Karmele Igartua Aretxabaletako poeta hil da. 1959an jaio zen Aretxabaletan. Irakaslea izana da. Poesia beti izan du lagun, irakasle lanean bere antzezlanak ikasle eta irakasleekin taularatu izan ditu. 2008an Hitzak orbainetan izeneko poesia liburua argitaratu zuen Euskaltzaindiarekin, Felipe Arrese Beitia saria jaso ondoren. Iaz, Denbora enararen hegaletan izeneko liburua argitaratu zuen Pamielarekin.
2005ean Bergarako Idazle Eskolan eman zuen izena eta harrezkero, asko idatzi du. Lehenengo ikasturte bukaeran, Idazle Eskolako beka jaso zuen narrazioa alorrean. Artikuluak ere idatzi ditu Mugalari, Nabarra edo Administrazioa euskaraz aldizkarietan. Idazle Eskolako webgunean irakur daiteke bere lehen liburua osorik.
Bere azken errezitaldia Literaturian eman zuen, Igor Estankona, Paddy Rekalde eta Xabier Montoiarekin. Goienari egindako elkarrizketa batean, poesia, irakurleen eskuetan utzi zuela esan zuen: "Poesia da laburpena. Bizitzarena. Pentsamendu oso bat zehatza, zehaztua. Hitz bakoitzak aukeratua behar du, koma bakoitzak hausnartua. Eta hitz egiten duten isiluneak. Zer eta nola. Poesia da laburpena: izana esanetan eta batzuetan, orbainak hitzetan".
Poesia
Karmele Igartua hil da, Aretxabaletako poeta
Iaz =iDenbora enararen hegaletan=i liburua argitaratu zuen, eta orain bi urte, =iHitzak orbainetan=i. Bere lanak aldizkari eta gehigarrietan ere argitaratu izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu