Katalanezko film onenaren Gaudi saria 'La plaga'-k jaso du

Neus Ballus zinemagilearen filmak lau sari jaso ditu, horien artean zuzendariak berak eskuratutakoa

Agentziak
Bartzelona
2014ko otsailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
La plaga, Neus Ballusek zuzendutako lehenengo filma, izendatu dute 2013ko katalanezko film onena Kataluniako Zinemaren Gaudi sarietan. Igande gauean egin zuten sariak emateko ekitaldia, eta La plaga-k, film onenarena ez ezik, beste hiru sari ere lortu zituen: zuzendaritza (Neus Ballus), gidoia (Ballus eta Pau Subiros) eta muntatzea (Ballus eta Domi Parra).

Los últimos dias Alex eta David Pastorrek idatzi eta zuzendutako filmari eman diote katalanez ez den filmarentzako saria. Pelikula onenarena ez ezik, beste sei ere jaso ditu Los últimos dias-ek: argazkia, zuzendaritza artistikoa, efektu bereziak, soinua, ekoizpen zuzendaritza eta makillaje-ile-apainketa. Jose Sacristanek irabazi du gizonezko aktore onenaren saria El muerto y ser feliz filmagatik, eta Nora Navasek emakumezko aktore onenarena Todos queremos lo mejor para ella-gatik. Taldeko aktoreentzako sariak Ramon Madaula (La por) eta Clara Segurarentzat (Todos queremos lo mejor para ella) izan dira. Amour-ek jaso du Europako film onenaren saria, eta Julieta Serrano aktoreari eman diote ohorezko Gaudia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.