Katalunian arrakasta izaten ari den eredua

Bost hiritako aretoek koordinatutako Musika Etxeak 15.000 lagun hezi ditu kontzertuen eta tailerren bidez

Bilbo
2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herrialde katalanetako Hospitalet, Terrassa, Mataro, Girona eta Manresa hirietako aretoak koordinatuz emaitza bikaina lortu du Kataluniako Musika Etxeak, David Lafuente Salamandrako kidearen aburuz. Aurten, 120 musika talde zein bakarlari oholtzaratu dituzte. Guztira, 457 kontzertu antolatu dituzte, eta 138.000 pertsonak jarraitu dituzte emanaldiak.

Hala ere, datuen gainetik formakuntzan egindako lana azpimarratzen du Lafuentek: «157 ekintza antolatu ditugu, 13.000 lagunengana iritsi gara». Izan ere, musikaren heziketa Lehen Hezkuntzako ikasleei eskolaz kanpoko ekintzetan txertatu diete. Horretaz gain, ikastaro desberdinak abiatu dituzte: dj tailerrak, afinazioa, klake ikastaroak, Gospel koroa... «89 ikastarotan 1.800 ikasle izan ditugu», zehaztu du.

Elkarteekin elkarlana

«Elkarte guztientzako ateak %100 zabalik ditugu», azaldu du Lafuentek. Are gehiago, elkarteekin elkarlanean aritzea dela sarearen zatirik politena dio. Izan ere, etorkinen eta gaitasungabeen elkarteekin ekitaldi desberdinak antolatu dituzte, besteak beste.

Arrakastaren arrazoia aurrez egindako lana Hortaz: da Jordi Herreruelarentzat: «Kontsumo aldaketa prozesua duela 12 urte abiatu genuen, nahiz eta sarea duela sei urte jarri martxan». Hain zuzen ere, tarteko bost urteak proiektua administrazioetako bulegoetako langileei azaltzen igaro dituzte. Hala ere, merezi izan duela dio: «Musikari dagokionean duela sei urtetik Katalunia momentu onenean dago. Estilo asko daude eta publiko itzela dute. Horietako asko beste herrialde batzuetako muga zeharkatu eta arrakasta ari dira izaten. Gauzak horrela doazela ikusita, zerikusia izan dugula pentsatzea gustatuko litzaidake».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.