Ken Zazpik Irlanda eta Ingalaterrako bira hasiko du gaur Dublinen

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Ken Zazpik bost kontzertu emango ditu aste honetan Irlandan eta Ingalaterran. Dublinen emango du lehenengoa, Whelan's aretoan, gaur bertan. Ostegunean, Derryko Sandino's aretoan izango da Gernikako taldea, eta ostiralean, Belfasteko An Droichead aretoan. Ondoren, Ingalaterrara joango da, eta larunbatean Liverpoolen joko du. Kontzertu hori azken unean erantsi diote birari. Azkenik, igandean, Londresen joko du, Oxford House aretoan.

Ken Zazpik Ortzemugak begietan kaleratu zuen iaz, eta diskoa aurkezteko eman dituen kontzertuetan bukatu egin dira sarrerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.