KRITIKA. Musika

Kevin le Pennec

kevin
Andoni Tolosa.
2026ko martxoaren 15a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kevin le pennec

'Coming out'. Diskoetxea: 

Collectif ARP.

Zazpi urterekin hasi zen Bresteko musikaria harpa zelta jotzen. Orduz geroztik ibilbide mamitsua egin du, eta Bretainiako harpa jotzaile gazte entzutetsuenetako bat bilakatu da. 2024an, ordea, bere kantu propioak egiten hasi, eta hauxe da songwriter gisara egiten duen bigarren lan luzea. Oso ohikoa ez den arren, harpa du beti lagun, eta horrela ondu du kantu-bilduma hau, non tradizio bretoia eta eragin garaikideak uztartzen diren, ahots benetan pertsonal eta bakanaren gidaritzapean. Allan Stivellek eta Rodrigo Cuevasek bidegurutzeren batean topo egingo balute bezala, baina elektronikarik gabe. Entzun bestela Pride edo Coming Out kantuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA