King-Smith hil da, 'The Sheep-Pig'-en egilea
LITERATURA. Dick King-Smith idazlearen heriotzaren albistea zabaldu zuten herenegun arratsean haren agenteek. The Sheep-Pig nobela argitaratu zuen King-Smithek 1983an, hamabi urte geroago Babe haurrentzako film arrakastatsuaren oinarri izango zena.88 urte zituen, eta azken urteak gaitz larri baten mende eman ditu. Animaliak izan ohi ziren haren nobeletako pertsonaia nagusiak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu