Kobetamendirako sarrera 15:00etan itxiko dute

2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Asteazkenean BBK Livera autoz joan nahi duenak 15:00ak baino lehenago heldu beharko du Kobetamendira, orduan itxiko baitute ibilgailuentzako sarrera, Bilboko Udalak azaldu duenez. Bestalde, autobusak Termibusetik eta BECetik irtengo direla jakinarazi dute, eta bidaiariak gunetik 800 bat metrotara utziko dituztela. Ordua baino lehen iristea ere gomendatu dute, jende pilaketak saihesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.