durangoko Azoka

"Krisiari eutsi" egin dio

Argitaletxeek eta diskoetxeek "emaitza ekonomiko onak" izan dituztela adierazi du Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendariak, "salmentek pixka bat behera" egin duten arren. Gaur iluntzean bukatuko da azoka.

2009ko abenduaren 8a
15:09
Entzun
Nahiz eta krisi ekonomiko garaia den Euskal Herrian ere, Jon Irazabal Durangoko (Bizkaia) Euskal Liburu eta Disko Azokako zuzendariak gaur jakinarazi du 44. ekitaldiak "krisiari eutsi" egin diola. "Postuetako arduradunekin hitz egin dugu eta emaitza ekonomiko onak izan dituztela diote". Hala ere, aitortu du "salmentek pixka bat behera" egin dutela, "baina ez da horrenbesterako izan".

Jende aldetik aurtengo azoka berdintsua izan da iazkoarekiko, Gerediaga elkarte antolatzailearen arabera.

Ahotsenea musika guneak "arrakasta" izan duela azpimarratu du Irazabalek -bigarren urtea du guneak-, eta Herrialde Katalanetako kulturak -aurtengo gonbidatuak- hurrena ere izango duela lekurik Durangon. Gainera, Espay Catalunya Topalekua erakundeak Gerediaga elkarteari 2010ko saria emango dio, "katalan kultura zabaltzen laguntzeagatik".

Gaur bukatuko da azoka, 20:00etan. Lehengo ostiralean hasi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.