Musika. Muted
'Krisis 4.0'
Diskoetxea: Autoekoizpena.
Etena iragartzen duen orok du itzultzeko aukera. AbadiƱoko Muted taldea iaz elkartu zen, zazpi urteren ondoren. Sare sozialetan taldekide batek jarritako irudi batek eragin zuen itzulera. Plateruena Kafe Antzokian eskainitako itzulera kontzertuak bultzada berezia eman zion bandari. Horren ondorioa da Krisis 4.0 diskoa. Bizkaitarren ibilbideko laugarrena da, eta zortzi abesti ditu. Aro berrian metal eta rock alternatibo zein elektronikoaren ildoari eutsi diote (Zuri esker eta Mezua). Halere, doinu gogorragoak (Mr Bulling eta Iragana) eta erritmo dantzagarriak (10.000 minutu eta Zure ekintzen epailea) barneratu dituzte. Aitzol Maiztegi jatorrizko abeslaria itzuli da, berriz ere, gidaria izateko, eta beste hiru kantari ezagunek parte hartu dute lan berrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu