Donostiako 74. Zinemaldia

'5 minutos más'

'5 minutos más' filmeko fotograma bat. ZINEMALDIA
'5 minutos más' filmeko fotograma bat. ZINEMALDIA
lander garro
2026ko irailaren 19a
17:14
Entzun 00:00:00 00:00:00

SAIL OFIZIALA

Denboraren kartzela

Ez omen zeukan Berto Romerok, 5 minutos más filmaren idazle eta telebistako izarrak, metaforikoa den zerbait sortzeko asmorik. Ez, hau ez da apokalipsiari buruzko gogoeta bat. Ezta gizarte garaikidean denbora bilaka daitekeen bukle amaiezin ustezko bati buruzko hausnarketa bat ere. Denbora-pasarako artefaktu bat izateko sortu zuen Romerok istorio hau, bere semea «liluratuko zuen» istorio bat. Besterik ez.

Krisian dagoen bikote batek, amildutako maitasuna berpizteko asmoz, erretiroa hartzeko etxe bat alokatu du naturaren erdian. Horixe du abiapuntu film apokaliptiko/umoristiko/beltz honek. Etxea alokatzeko agenteak (Javier Camara) egingo dio harrera bikoteari, eta lauzpabost ohar txiki emango dizkio, ñabardura txiki eta ezdeusak, bere 4x4arekin etxetik alde egin aurretik. Bada zerbait arraroa giroan. Ez dakigu zer. Alde egin orduko, ordea, berriz hasiko da filma: berriz bikotea, berriz higiezinen agentea, berriz elkarrizketa bera. Zer ari da gertatzen?, galdetzen diote elkarri. Ez ote dugu hau lehen ere esan? Denbora tarte batean lotuta daude. Preso. Hortxe hasten da amesgaiztoa.

Thriller batek behar dituen osagai guztiak ditu filmak, ondoez etengabea, sufrimendu psikologikoa eta sufrimendu fisikoa. Barreak ere bai. Hiru pertsonaia geroz eta egoera tamalgarriagoan, ondoez bat geroz eta gehiago areagotzen dena, trama bat geroz eta eroagoa. Bost minutu, mundu bat. Hondamendia.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA