Donostiako 73. Zinemaldia

'Duas vezes Joao Liberada'

'Duas vezes Joao Liberada' filmaren fotograma bat. BERRIA
'Duas vezes Joao Liberada' filmaren fotograma bat. BERRIA
Uxue Arzelus Lasa.
2025eko irailaren 23a
11:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

ZABALTEGI TABAKALERA

Zuzendaria: Paula Tomas Marques. Aktoreak: June Joao, Andre Tecedeiro, Jenny Larrue, Alice Azevedo, Caio Amado, Eloisa d'Ascensao, Tiago Aires Ledo. Herrialdea: Portugal. Iraupena: 70 minutu. 

Nork kontatzen ditu istorioak?

JoĂ£o aktoreari film baten protagonista izateko deitu diote: Liberadari buruzko istorio biografiko bat. Liberada XVIII. mendean Portugalgo Inkisizioak jazarritako generoarekin konforme ez zegoen pertsona bat izan zen. Hari buruz dagoen informazio bakarra Inkisizioak bildutako testigantzak dira, eta, beraz, biolentzian oinarritutako kontakizunak bakarrik iritsi dira gaur egunera. Filmaren zuzendariak biolentzia eta sufrimendu horretan guztian zentratu nahi du Liberadaren erretratua, baina JoĂ£ok erresistentzia istorio bat imajinatzen du, ezarritako genero rolen aurka borrokatu zen pertsona baten indarra eta iraultzarako gogoa erretratatuko dituena. Zuzendariarekin eztabaidak izango ditu aktoreak etengabe, eta Liberadaren izpiritua ametsetan azaltzen zaionean argi izango du kontakizunak beste bide bat hartu behar duela. Zuzendariak loaren paralisi misteriotsu bat pairatzen duenean, filmaren produkzioak bira bat emango du.

Duas vezes JoĂ£o Liberada, Paula TomĂ¡s Marques zinemagile portugaldarraren lehen film luzea, Berlingo jaialdiko Perspectives sailean aurkeztu zen. Film bat film baten barruan da Marquesek aurkezten diguna, film bat egitearen prozesua eta istorio bat kontatzeko era ezberdinak, horrek dakartzan errepresentazio historikoaren dilemekin. JoĂ£oren off-eko ahotsarekin pertsonaia eta pertsona sakonago ezagutzen joango gara, eta zalantzan jartzen hasiko gara pertsona izan zen hura pertsonaia bihurtzeak dakartzan arazoak: zeinen begiradatik iritsi zaigu istorioa? Zeinek jaso du historiaren zati hura, eta zer erantzukizun dugu egun kontakizun hori zabaltzeko garaian?

Zinemagile portugaldarrak Liberadaren istorioan baino galderetan jartzen du fokua, film bat egiteko prozesua kontakizun bilakatuz. Era berean, 16 milimetroko formatuan grabaturiko filma izanik, materialtasuna oso presente dago pelikulan, sormen prozesuaren tripak are ageriago utziz. Kolektibotasunari ere garrantzia ematen dio Marquesek, goitik datozen erabaki eztabaidaezinen aurrean taldean planteatutako bideak zabalduz. Eta osagai hauekin guztiekin hainbat geruza dituen film bat eratu du; soilik azalekoetan geldituta gozatu daitekeen filma da, baina sakonagoetan datoz benetan interesgarri diren hausnarketa eta galderak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!