Donostiako 74. Zinemaldia

'Geister / Ghost Song'

'Geister' filmaren fotograma bat. ZINEMALDIA
'Geister' filmaren fotograma bat. ZINEMALDIA
lander garro
2026ko irailaren 18a
18:29
Entzun 00:00:00 00:00:00

SAIL OFIZIALA

Zuzendaria: Fatih Akin (Alemania). Gidoia: Ruth Toma, Fatih Akin. Argazkia: Frank Griebe. Antzezleak: Mariam Dawoud, Eren M. GĂ¼vercin, Carlotta von Falkenhayn, Gabriel-Winner Amorim. Iraupena: 106 minutu. Herrialdea: Alemania.

Mintz bat

Zer daukate dialogo batzuek «irakurri» bezala egiten direla zineman? Eszenaratze desegoki bat, beharbada. Kamera ez dago behar den lekuan, aktoreak ez dauka beharko lukeen emozioa, eta eszena, ikusi baino gehiago, irakurri egiten da. Hau gertatzen zaio Fatih Akimen Geister filmari: gehiago ikusten da gidoia, filma baino. Ez da, gainera, bereziki gidoi ona. Taberna batean, ezagutu berritan, elkarrizketa guztiz inorganikoa eta kasik inertea daukaten bi gaztek abiatzen dute filma. Mutilak liluratuta dirudi neskarekin. Eta alderantziz. Ederrak dira, eta gazteak, eta ez da harritzekoa di-da maitemintzea. Harrigarriagoa da maitemintze hori kontatzeko sortu behar dituzun hitz guztiak izatea hain-hain sentsualtasunaren legeen kontrakoak. Sentsualtasunak bai baititu arau batzuk, sinetsiak eta sentituak izan daitezen.

Pultsioa eta desira, kontatu baino gehiago, sentiarazi egin behar ditu zuzendariak. Nola egiten da? Hor dago zinemaren (edota literaturaren) gakoa: ez dago modu bat. Istorio bakoitzak modu diferente bat eskatzen du. Eta Fatih Akimek ez du lortzen. Filmak, gainerakoan, doluaren gai interesgarria jartzen du mahai gainean. Hildakoekin geratzeko beharrizan mingarria. Ez daudenen garro ikusezinen artean lotuta geratzea, ezin libratu. Bizitzaren eta heriotzaren artean mintz mehar bat baizik ez dago. Bizitzaren legea da, eta zinemarena ere bai.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA