KRITIKA. Musika

Annlaug Borsheim

Annalug.Borsheim
Andoni Tolosa.
2025eko irailaren 21a
04:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Annlaug Borsheim

'Spring Før Sola Står Opp'

Diskoetxea: Apollon records.

Herri musikarekiko askotariko distantzietan dabiltzan zenbait egitasmotan aritu da Norvegiako kantari eta hardangefiddle zein gitarra jotzailea: batzuk oso erroetara begirakoak dira; beste batzuek folk-rock eta pop ingelesaren eragin nabarmena erakusten dute. Gauza bera gertatzen da bakarka kaleratu dituen sei diskoekin. Azken honetan, adibidez, folk-rock proposamen askotarikoa egiten digu entzuleoi. Une interesgarrienetan melodia eta kantaera tradizionalak rock ukitu gordin eta inpresionistekin uztartzen ditu. Balada akustikoetan, berriz, azkar sumatzen da kantariak folk anglosaxoitik edaten duela, eta azkenik badira pop-rock estandarretik hurbilago gertatzen diren kantu ez hain inspiratuak. Interesgarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.