HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Xomorropoemak'

Aspaldiko (euskal) onena

Idazlea: Leire Bilbao. Ilustratzailea: Maite Mutuberria. Argitaletxea: Pamiela.

2017ko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bistara erakargarria den formatu handixkoan eginak dira (17x24 cm), azal gogorrekin eta xomorro irudi dibertigarriekin. Bi liburu dira, eta bakoitza bere izenarekin badator ere (Xomorropoemak eta Piztipoemak),bakarra balira bezala irakur litezke.

Beste kontu bat da nola irakurri, nik neuk poesia gainbegiratuaz irakurtzen dudalako lehenik, eta gero aleka, frutaontzi baten aurrean nagoenean bezala.

Eta frutaz ari naizela, ederki asko laguntzen du zizka-mizkaren irudiak obra honen irakurraldiarekin, bertan topatutako poemak freskoak, arinak eta dibertigarriak iruditu zaizkidalako, beste ezeren gainetik.

Barrea da gehien iradokitzen den emozioa. Eta topikoari eustearren, jarrera hunkibera bat eskatzen zaigu, batzuetan inozoa ere bai, ezustekoak jasotzeko prest, fantasia mugagabearen izenean.

Nire gusturako ale ederrak sortu dira bide horretatik, baina denok dakigun bezala, hanpaduran jolasten den poesia hanpaduragatik egiten da arrotz askoren begietara. Horregatik iruditzen zait liburu honek bitartekaria behar duela irakurle arruntengana iristeko. Ea zuk zer diozun!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.