Kritika. Musika

Battle Beast

Battle Beast
2025eko azaroaren 2a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

battle beast

'Steelbound'. Diskoetxea: Nuclear Blast.

Finlandiarren zazpigarren diskoa freskoa eta azkarra da, indartsua eta teknikoa izateaz gain. Hala, bada, AOR musika, power metala, eta 80etako hard-rocka lantzen jarraitzen dute. Hau da, ezer asmatu ez duten arren, askotariko estiloen lantzea eta askatasuna nabari dira disko osoan. Hard-rock melodikoan ere oso eroso moldatzen dira (The Burning Within, Angel of Midnight eta abarretan) eta power metal jatorriak ere hor dirau, Last Goodbye eta Blood of Heroes-en, adibidez. Indartsuenen artean sartu behar dugu Steelbound bera ere. Twilight Cabaret izan liteke sorpresarik handiena: erritmo latinoak, pultsazio dantzagarriak... egia esan, denetarik dauka disko honek. Energia berezia dauka Here We Are bizkorrak ere. Orokorrean, diskoko baliorik handienetakoa Noora Louhimo-ren ahotsa da, nortasun handikoa, kartsua eta zitala baita.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.